top of page

MUSIKA

MÚSICA

BIDEOAK

SYNCOPATA (Official Video)
Chala Head Chala (feat. Inor)
Suicide Note Pt.1 (PANTERA guitar cover)
VIDEOS

BIO

Mask.jpg

KISAMA, Gipuzkoako Tolosa eta Ibarra herrietatik datozen proiektu musikal baten izena da. Proiektuaren helburua, industria musikalak ez bezala, Rock eta Metal musika jendeari helaraztea da.

​

Rock musika ez dago hilda, eta ez da inoiz egon. Dagokion tokian dago, komunikabideetatik kanpo, bai irrati zein telebista. Kalean dago, kontzertuetan, “underground” deritzogun munduan. Non eskuragarriagoa den entzutea edo praktikatzea ustiatu gabe. Pertsona askorentzako bizitzeko, sentitzeko eta pentsatzeko modu bat da, transgresorea eta bihurria delako.
 

Erabat kontrajarria gaur egun saldu nahi diren produktuekin. Musikaren dekadentzia izugarria dela deritzogu, ez delako kontuan hartzen proiektu musikalak, pertsona bat edo hainbaten artean sortutako kreatibitatearen fruitua dela. Orain produktoreak dira abestiak ateratzen dituztenak eskaintzaile hoberenari saltzeko prest. Single-ak saltzen dira, ez diskak eta ez proiektu musikalak. Taldeek, denbora eta ibilbide bat behar dute beraien proposamena finkatzeko, eta hori ez dator bat gaur egun eskatzen den berehalako arrakastarekin. Pentsamolde horrekin, ez dira aterako milertu hontan Michael Jackson, Madonna, Freddie Mercury, Janis Joplin, David Bowie, Kurt Cobain, e.a. bezalako artista eragingarririk.

​

Guk momentuz, libre jarraituko dugu nahi dugunaz mintzatzen eta sentitzen.

​

                               IKKI

ZUZENEAN

EN VIVO
Bio

Argazkia: Ikki

CONTACTO
bottom of page